Arrada (geografia)
- Artikulu hau badiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrada (argipena)».
Arrada itsasadar zabala eta aski itxia da, ontzientzat babesgarri ona gertatzen dena.[1] Gune itxi bat da, itsasora irekitzen dena, badia edo golko bat baino estuagoa. Itsasorako irekidura oso estua bada, pasabideak itsasarte izena hartzen du. Bere hedaduragatik, ezin dugu estuarioarekin nahastu.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erresaka-korronteetatik eta mareetatik babestuta, portutik kanpoko eremu gisa erabil daiteke, non ontziek helmugako portura sartzeko txandaren zain dauden bitartean aingura arrastatu edo galdu gabe arrazoizko segurtasunez ainguratu dezaketen.[3] Modu artifizialean sor dezakete harri-lubeten edo dikeen bidez. Arrada naturalek babesa eskaintzen dute ekaitzen aurrean, eta, sarri, itsas base bezala erabiltzen dituzte. Arradak ez daude itxita, bere ainguraketa-eremua, itsasoko haizeetara irekita baitago.[4]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Singapurko arrada
-
Texelko arrada, 1671. urteko margolana
-
Villefranche-sur-merreko arrada
-
AGIA ZONI III itsasontzia Pireoko arradan
-
Volvo Ocean Race 2012 Lorienteko arradan
-
Trondheimgo arrada, 1906
-
Golden Fleece ontzia arrada batean anguratzen (Jack Spurling, 1929)
Arrada ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egungo portu asko hasieran arradak ziren (Fremantle, Rio de Janeiro, San Diego, San Francisco, Sydney). Hala era oraindik arrada natural asko daude:
- Bizerta
- Boulogne-sur-Mer (artifiziala)
- Brest
- Carrick Roads
- Cherbourg (artifiziala)
- Geneva (Léman aintziran)
- Hampton Roads, Virginia
- Lorient
- Nagasaki
- Toulon
- Villefranche-sur-Mer
- Scapa Flow
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. arrada. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
- ↑ (Ingelesez) Roadstead: Extensive Definition. .
- ↑ (Ingelesez) Port Construction and Rehabilitation. in: United States Army technical manual, TM 5-360.. Washington: Government Printing Office.
- ↑ Walker, George K.. (2012). Definitions for the Law of the Sea: Terms Not Defined by the 1982 Convention. Leiden: Martinus Nijhoff Publishers.